Orieenting-a edota orientazioaren kirola gaitasun fisikoak eta mentalak konbinatzen dituen diziplina bat da; eremu ezezagun batean eta normalean ingurune natural batean izaten dena, bertatik nabigatu eta murgildu ahal izateko mapa eta iparrorratzaren erabileraren laguntza edukitzen da.

Bidasoa inguruan dauzkagun orientazio zirkuituekin, bai Jaizkibel mendian eta baita Aiako Harritako Parke Naturalean, maparen eta iparrorratzaren laguntzarekin ikasleek orientazioaren oinarrizko kontzeptuak barneratu ahal izango dituzte ingurune natural paregabe batean gozatzen eta eta dibertitzen diren bitartean!.

Horrela, jarduera honekin gure ikasle eta gazteentzat garrantzitsuak diren hainbat alderdi eta onura lortu ahal izango ditugu: trebetasun kognitiboak garatuko ditugu, talde-lana sustatuko dugu, jarduera fisikoa estimulatuz eta naturarekin kontaktu estuan gauden bitartean. Honela, abantaila horiek ikasle edo gazteen garapen integralari lagunduko diote!.

Informazio gehiago edo aurrekonturen bat nahi izanez gero, jarri harremanetan nirekin batere konpromezurik gabe!


Informazio gehiago behar al duzu?

¿Necesitas ayuda? ¡CLICK!