ESKOLENTZAT PRESTATUTAKO NATUR JARDUERAK. MENDI IBILALDIAK

Zenbait irakasgairen arteko proiekturen batekin edo horietako batekin bakarrik osatzeko modu aproposa izan daiteke honakoa! Modu honetan klasean ematen dituzuen gai teorikoak gero praktika eta errealitatera pasa ditzazkegu!

Interesatzen zaizuena oinarritzat hartuz, mendiko ibilbideak diseinatzen lagun diezazuket, ikasleek Geologia, Kultura, Historia edo Biologiaren hainbat alderdi barnera edo errepasatu ditzaten, besteak beste.

Hala, hainbat fitxa/proba prestatzeko aukera izango da ere; horrela, erantzunak lortzen joan ahal izango dira eta azalpenak entzunez edo ingurune naturala zuzenean behatuz irakasleok ikasleek eskuratzea nahi duzuena lortu dezakete. Bion artean egin dezakegu planteatzen den ibilbidea horrek kutsu hezitzaile hori edukitzea eta horrela ikasleentzat ere oso aberasgarria izatea!

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan nirekin konpromezurik gabe!


Informazio gehiago behar al duzu?

Ez eduki dudarik eta idatzi lasai!

¿Necesitas ayuda? ¡CLICK!