LEZEKO Koba
Arroilen jaitsiera + Via FerrataDudarik gabe, Euskadiko arroiletako altxor bitxia, espeleologia eta arroiletako jaitsieraren arteko konbinaketa bat eta sentsazio paregabeekin utziko zaituena!
Aukeratzen duzun aktibitate guztian zehar lagunduko zaitut, konfiantza transmitituz eta betiere enpatiatik lan eginez!
Mendiko kirol teknikari eta baita Gorputz Hezkuntzako irakasle bezala formatua, abenturako eta hezkuntzako esperientzia zabala edukiaz gainera, betiere segurtasuna lehenetsiko da momentuoro seguru sentitu zaitezen!
Aparteko esperientzia izan dezazun ahaleginak egingo ditut, elkarrekin giro dibertigarri bat sortuko dugu aktibitatearen bukaeran irribarre handi batekin bukatu dezazun! 🙃
Para que la experiencia sea completa y puedas llevarte un bonito recuerdo digital, ¡te proporcionaré una selección de fotos y videos editados y de calidad para que puedas volver a recordar esos momentos de aventura!
"Arroiletako gidari profesional baten bila genbiltzala Javi gomendatu ziguten eta esperientzia oso positiboa izan zen. Asteburu hartan lankideak Sierra de Guaran izan ginen eta Javik jardueraren xehetasun guztiak zaindu zituen. Oso dibertigarria izan zen, eta berriro errepikatuko dugu ziur!"
"Gure bezeroak direnean, haien esperientzia ahalik eta aberasgarriena izatea bilatzen dugu. Horregatik, gure aterpean zerbitzurik onena eskaintzeko dena ematen badugu, kanpoan bizi behar dituzten esperientziak maila berean egotea nahi dugu. Javi eta bere lan egiteko modua ezagutu genuenetik badakigu gure bezeroek beti jarduera paregabe eta ahaztezin batekin gozatuko dutela. Horregatik dago beti gure gomendioen artean!"
"Behin baino gehiagotan kolaboratu dugu Javirekin orientazio-jarduerak egin nahi zituzten taldeak atera zaizkigunean. Profesionaltasunari eta jendearekiko hurbiltasunari esker, talde guztiak pozez zoratzen atera izan dira. Guk berarekin kontatzen jarraituko dugu!"
"2015ean ezagutu nuen Javi, 3 hilabetez lan egin zuen nirekin Italian. 2022an berriro elkartu ginen Espainian; bezeroekin Maiorkan nintzela bera gurekin elkartu zen, hiru egunez elkarrekin lan eginda horrela. 2015ean, ikasteko gogo handia zuen mutil bat bezala ezagutu nuen, baina 2022an arroiletako gidari profesional bat aurkitu nuen, trebea, arretatsua eta fidagarria".
Javi Otxandorena
🌍 20.280- Hondarribia (Gipuzkoa)
☎️ +0034 649 069 876
Lun- Dom, 09:00-20:00