Abentura eta uretako jarduerak Euskadin
Aktibitate ludikoak eskola eta udalekuentzat
Zuen ikastetxeko irteerei abentura puntu bat eman nahi badiozue edo DBH edo Batxilergoko Gorputz Hezkuntzako irakasgaiko hautazkoak (Jarduera Fisikoa eta Osasuna) abentura pixka batekin osatu nahi badituzue, baita zuen udalekuei ere ukitu desberdin bat eman nahi badiezue, aukera hau ere baliagarria eta oso interesgarria izan daiteke ikasle zein umeek abentura pixka batez gozatu dezaten!
Etortzen zareten taldeak edo klaseak oso- oso handiak ez badira eta jarduera talde txikietan egiteko antola bagaitezke, gauden urtaroaren arabera eta zuen irteeraren ezaugarrien arabera, abentura-jarduerak egin ditzakegu abenturazaleenentzat!
Ez izan zalantzarik idazteko/deitzeko zuen ideia zein den azaltzeko, zein adin tartekoak diren ikasleak, klase kopurua, ikasle kopurua, etab. kontatzeko eta horrela, aukera posibleak planteatuko ditugu!
Gutxieneko adina: 8 urte.
Beheko irudietan proposatzen ditugun uretako bi jarduereei buruz informazio gehigarria edukiko duzue! Egin KLIK beheko irudietan eta egin salto abenturara!!
ESKOLA TALDEENTZAT ABENTURA URETAN
AKTIBITATE EZBERDINEN JARDUERA- SORTA. Euskadin eta Pirineotan estantzia eta aktibitateen diseinu eta plangintza
Zuen ideia egun bat baino gehiagorako ateratzea bada eta bertan aktibitate bat baino gehiago egiteko asmoa baduzue, aktibitate ezberdinen jarduera- sorta bat diseinatu daiteke ere zuen ezaugarrietara moldatuz, honelako aktibitateak egin ahalko zirelarik:
- Via Ferratak
- Arroilen jaitsiera
- Mendi ibilaldiak
- Mendi ibilaldia eta interpretazioa
- Tirolinak
- Rafting-a
- Eta askoz gehiago!
GALDETU EZAZU BATERE KONPROMEZURIK GABE DISPONIBILITATEARI BURUZ, EKINTZEN IRAUPENA, PLANAREN LOGISTIKA, RATIOA, NAHI DUZUENARI BURUZ INFORMAZIO GEHIAGO JAKITEKO!
EGIN KLIK BEHEKO BOTOIETAN INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO!
ARGAZKIAK
Ez eduki dudarik eta idatzi lasai!