Coasteering-a abenturazko beste aktibitate mota bat da, mendi ibilaldien modalitate bat non kostatik barna joanda jarduera ezberdinak konbinatzeko aukera edukiko dugun: igeri egin, arroketatik jaitsi, igo, uretara salto egin edota baita pasabide txikietatik pasa ere.

Hondarribian egiten den jarduera bat da, Donostiatik oso gertu eta Jaizkibel mendiaren magalean daukagun herria; mendiko ibilaldiren batekin edota gastronomiarekin batera konbinazio oso interesgarri bat izan daiteke honakoa!

Taldean, familian, lagunekin edo bikotekidearekin egiteko aktibitate oso dibertigarria da. Hondarribiko kostako ingurune berdingabean murgilduta, aktibitate honek ez digu edonolako sentsazioekin utziko.

Higuerreko itsasargiaren etengabeko begiradapean, Bidasoa ibaiko bokaletik eta baita Jaizkibel mendiko magaletatik pasako gara, kostako paraje eder hauetaz disfrutatuz.

OSO GARRANTZITSUA


Aurkezten diren aktibitate guztietatik honakoa dudarik gabe, guratsuena daukagu. Aktibitate hau egin ahal izateko kondizio espezifiko batzuk eduki behar ditugu eta gure alde faktore ezberdinak lerrokatu behar izaten dira segurtasun eta berme minimo batzuekin egin ahal izateko.

Itsasoko aktibitate bat izanik, meteorologiari dagokionez, euri kopuru eta intentsitatea kontutan edukitzeaz gain itsasoko predikzioa ere kontutan eduki beharko dugu: haizea, olatuak eta mareak. Orotara 4 faktore beraz kontutan hartu beharrekoak eta ez beti gure alde jokatuko dutenak.

Hau honela izanik beraz, alde batetik hainbeste faktoreren menpe egoteak aktibitate bakarra eta berezia izatera eramaten gaitu, eta zortea edukiz gero eta faktore hauek gure alde jokatuta, egun berezi eta eder batetaz dsifrutatzeko aukera edukiko dugu!

Aldiz, faktore hauek gure alde positzionatzen ez badira eta gehienbat aktibitate hau egun askoren aurrerapenareki erreserbatu badugu, planaz aldatzeko beharretan ikusi gaitezke eta beste aktibitate mota batengandik aldatu; betiere noski, taldearen segurtasuna babesteagatik helburu printzipal bezala.

*Salbamendu- jaka derrigorrezkoa izango da.

INFO +:


Lekua: Hondarribia (Gipuzkoa)

Denboraldia: apirila- urria

Zailtasuna: Hastapena- Bitartekoa (ibilaldi egokigarria)

  • Gehienezko jauzia (ez derrigorrezkoa): 6-8 m. (marearen arabera).

Iraupena: Hurbiltzea: 5’/ Uretan: 2 ordu terdi- 3 ordu/ Itzulera: 5′

Beharrezko materiala

  • Bainujantzia
  • Trekking/ korrika egiteko zapatilak edota mendiko botak (egoera onean eta zola gastatua eduki gabe)
  • Ur botila pertsoneko eta jateko edo pikatzeko zerbait

Baldintzak

  • Igeri egiten jakin
  • Adin minimoa: 8 urte
  • Forma fisiko ertaina lurrazal irregular batetik ibilaldi bat egin ahal izateko.

ARGAZKIAK


PREZIOAK


  • 39 eurotik aurrera

Informazio gehiago behar al duzu?

Ez eduki dudarik eta idatzi lasai!

¿Necesitas ayuda? ¡CLICK!